Oraingoa 3.edizioa izango da eta izena emateko epea irailaren 18an amaituko da. Tolosaldeko enpresek gero eta gehiago eskatzen duten perfila da kanpo merkataritzan eta nazioarteko marketinean espezializatutako teknikariena, horregatik, lehen bi edizioetan arrakasta handia lortu du kurtsoak eta aurten errepikatzea erabaki da. Aipatutako beharrari erantzuna ematea da goi mailako ikastaro honen helburu nagusienetako bat.
Guztira, gehienez 15 pertsonek jasoko dute prestakuntza hau eta ikasturte honetan parte hartzeko derrigorrez bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:
- Adinez nagusi izatea.
- Lanbide Heziketako Goi Mailako titulua edota unibertsitate titulazioa izatea.
- Ingeleseko maila ertaina edukitzea, B2 maila nahikoa izango delarik. Ziurtagiririk ez izanez gero, maila hori dela ziurtatzen duen froga bat egingo da.
- Profil komertziala.
Ezaugarri hauek betez gero, hurrengo profilek izango dute lehentasuna:
-Ingeniariak edo prestakuntza teknikoa dutenak.
Jarraian enpresen administrazio eta zuzendaritza, ekonomia eta zuzenbide ekonomikoan lizentziatuak.
- Lanbiden izena emanda dauden langabetuak.
- Tolosaldean erroldatua egotea.
Prestakuntza teorikoaren ordutegia eta egutegia: Urriaren 1etik abenduaren 18ra, astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:00etara.
Bestalde, kasu praktikoaren azterketa urtarriletik apirilera bitartean garatuko da. Kurtsoan parte hartu nahi dutenek eta ezaugarriak betetzen dituztenek, Tolosaldea Garatzeneko Enpresa sailarekin jarri daitezke harremanetan 943654501ra deituta edota lehiberri@lehiberri.net helbide elektronikora idatzita.