Udal ordezkariei zuzendutako jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko uztailaren 24a

Tolosaldeko udal ordezkariak bildu zituen ostegunean Tolosaldea Garatzenek, udal kudeaketaren inguruko jardunaldian.

Udal kudeaketaren berrikuntzaren inguruan duen lan-ildoari jarraiki, Tolosaldea Garatzenek udal ordezkari politiko berriei zuzendutako jardunaldia antolatu zuen pasa den ostegunean Lehiberri zentroan.
 
Udal administrazioaren egituraketa eta prozedurak batetik eta udalei eragiten dien legedia orokorrari errepasoa bestetik, udal ordezkari berriak kokatzeko baliogarria izan zen saioa. Horretarako, Ekain kabinete juridikoko ordezkariak izan ziren hizlari, Juan Landa eta Unai Errea.
 
Bestalde, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eskualdeko garapen sozio-ekonomikoaren inguruan duen papera azaldu zuen Joxe Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko gerenteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!