Atzerrian praktikak egiteko 60 beka Global Training aukeran

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko uztailaren 8a

30 urte baino gutxiago dutenei zuzendutako bekak dira, zortzi hilabeteko iraupenarekin.

Global Training 2015 proiektuaren bidez, 60 beka emango dira atzerrian ordaindutako praktikak egiteko. Eusko Jaurlaritzak sustatutako programa bat da Global Training, erakunde ezberdinekin elkarlanean, besteak beste Garapenekin, Euskal Garapen Agentzien Elkartearekin. Elkarteko kidea da Tolosaldea Garatzen.

Nazioarteko mugikortasun programa horrek 30 urte baino gutxiago duten gazteei eta unibertsitate edo goi-mailako lanbide heziketa egina dutenei aukera ematen die atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako zortzi hilabeteko praktikak egiteko, euren ikasketekin zerikusia duten sektoreetan.

Hilero 1.124,77 euro gordin ematen dira bekaren bitartez. Ondorengo herrialdeetan egin daitezke praktikak: Bolivia, El Salvador, Panama, Kolonbia, Erresuma Batua, Frantzia, Ekuador, Mexiko, Italia, Alemania, Brasil, Irlanda, India, EEBB, Txina, Herbehereak, Suedia, Danimarka, Txekiar Errepublika, Australia, Zeelanda Berria, Belgika, Uruguay, Txile, Brusela, Argentina, Malta eta Austria. Izena emateko epea hilaren 27an amaitzen da. Informazio gehiago nahi duenak Lehiberriko talde teknikoarekin jar daiteke harremanetan 943654501 zenbakian edo lehiberri@lehiberri.net helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!