Ekimenaren helburua bezero eta hornitzaile potentzialak aurkitzea da, Tolosaldeko enpresek euren produktua salerosteko banatzaileak lortzea, bazkideak aurkitzea eta elkarlana sustatzea da. Mexikon ezarri nahi diren eskualdeko enpresei zuzendurik.
Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Mexikoko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren Bulegoaren elkarlana lagun izango dute, enpresen lan agendak prestatzeko. Hauek, enpresa bakoitzaren interesetara egokituko direlarik. Horrez gain, bai lan-agenda osatzeko, eta, baita misioak irauten duen bitartean, Tolosaldea Garatzeneko lantalde teknikoaren laguntza izango du enpresa parte hartzaileak.
Bidaiari eta ostatuari dagokionean, misioak irteera eta itzulera data ofizial batzuk izango ditu, eta, baita egoitza ofizial bezala erabiliko den hotel konkretu bat Mexiko DF-n ere. Dena den, enpresa desberdinen interesen arabera, bakoitzak Mexikora iritsi, eta, bertatik itzultzeko data desberdinak aukeratu ahal izango ditu, betiere, taldean antolatzen diren ekintzetan eta gutxieneko egun kopuru batean taldearekin topo egiten duten bitartean.
Aipatu beharra dago ere, enpresa parte hartzaileek 500 euroko diru laguntza jasoko dutela. Hala ere, lan agenda osatzea behar duten enpresei, horrek duen kostua diru laguntzatik murriztuko da. Lan-agenden antolakuntza, eta, horrela nahi izanez gero bidaiaren antolakuntza Tolosaldea-Garatzen-Lehiberrik kudeatuko ditu. Horrez gain, mediku asegurua kontratatuko da misioko kide guztientzat.
Misio komertzialean parte hartu ahal izateko beraz, enpresek honako hau egin beharko dute: batetik, Lehiberrira –Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa– atxikitu eta izena eman. Horretarako epea aste honetan bertan amaitzen da. Ondoren, Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik banakako bilerak egingo ditu enpresa bakoitzarekin eta agendaren prestakuntza lanak hasiko dira.
Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko, Lehiberriko talde teknikoarekin jar zaitezkete harremanetan. Bideak ondorengoak dira: telefonoa 943654501 eta helbide elektronikoa lehiberri@lehiberri.net.