Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko ekainaren 26a

Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.

Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den heinean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.

Hasiera Data 2015/06/29

Amaiera Data 2015/07/03

Ordu Kopurua 20 ordu

Ordutegia 9:30 – 13:30

Egunak Astelehenetik - Ostiralera

Plaza Kopurua 15

Lekua Tolosa- Lehiberri Zentroa

Onuradunak Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaile langabetuak. Eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna

Gaiak

-Ekintzailearen profila.

-Bideragarritasun azterketa.

-Ekonomi

-Finantza arloa.

-Egitura Juridikoak.

-Enpresaren Fiskalitatea.

-Betebehar administratiboak

-Eta abar, ...

Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943.65.45.01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!