Hamaika proiektu Tolosaldea saretzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko ekainaren 19a

Joan den astelehenean amaitu zen Proiektu Estrategikoen Tolosaldea Saretzen deialdian parte hartzeko aukera eta denera eskualdearen garapenerako estrategikoak izan daitezkeen hamaika proiektu aurkeztu dira

Orotara proiektu guztiak batuta 800.000 euroko inbertsioa suposatuko luke eta 40-45 lanpostu artean sortzea. Baina orain proiektu guztiak ondo aztertu eta Kontseiluaren galbahea igaro beharko dute. Kontseiluko kideek erabakiko baitute ea deialdia egiteko garaian zehaztutako gutxienekoak betetzen dituzten proposamenek. Hala nola, Tolosaldean gauzatzeko moduko proiektua izatea, eskualde ikuspuntua indartzea, bertako ingurune fisikoa errespetatzea eta Tolosaldeko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea. Horrez gain, ondorengo irizpideak ere bete beharko dituzte: erreferentzialtasuna; sektore publiko eta pribatuaren arteko uztarketa; bideragarria izatea ekonomikoki; kalitatezko enplegu potentziala sortzea eta berritzailea izatea.

Beraz, behin proiektuak jasota atzo bildu zen Tolosaldea Saretzeneko Kontseilua proiektuak ezagutu eta lehen azterketa egiteko, hala ere, irailaren erdialdera egingo da finalisten hautaketa eta lan taldeen hautaketa. Ondoren, kontseiluak hartutako erabakia berretsiko du Tolosaldea Garatzeneko Administrazio Kontseiluak eta erabaki, zein proiektu finantzatuko diren 2015erako Tolosaldeako udalek egindako ekarpenarekin osatutako 125.000 euroko diru funtsarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!