Paysandúko, Uruguay, garapen agentziak Lehiberri zentroa bisitatu du EAEko tokiko garapen eredua ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko ekainaren 17a

Sebastian Lopezek Lehiberri zentroa bisitatu du. Paysandú erregioko Tokiko Garapen Agentziako (ADEL) bokala da Sebastian.

Garapenen bitartez koordinatutako bisitaren helburu nagusia lurralde garapen eredua ezagutzea izan da, baita esperientzia zehatzak ezagutzea ere berrikuntza teknologiko eta ez teknologikoen inguruan, enpresekin izandako esperientzia eta proiektuak, enpresa lankidetza dinamikak, edota baliabideak eta Euskadiko agentzien eskarmentua ekintzaile espazioen dinamizazioan.

Paysandú hiria Errepublikako bigarren industria zentroa da, eta enpresa traktore garrantzitsuak ditu hainbat arlotan lanean: ehuna, larrua, alkohola, azukrea, zementua, ekilore olioa, zerrategiak, tailerrak... Euren erronketako bat enpresa traktore hauen, eta enpresa laguntzaileen artean lankidetza sustatzea da Paysandúko enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Berrikuntza eta kooperazio esperientziak eta Euskadin martxan jarri diren tokiko garapen ereduak atzerrian ezagun bilakatzen ari dira. Horregatik Garapenek, Euskal Agentzien garapen elkarteak, kanpo delegaritzen hainbat bisita izan ditu. Lehen 6 hilabetetan 4 delegaritzen bisita izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!