Enpresaren gidaritza modu egokian eman eta erabakiak hartzen ikasteko mintegia Lehiberrin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko ekainaren 12a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Txalo Taldearekin elkarlanean, kudeatzaileek beraien egunerokotasunean hartu behar dituzten erabakietan hobetzeko mintegi bat antolatu du.

Jardunaldi honen helburua, edozein enpresetako Kudeatzaile edota Zuzendari Arduradunek beraien erabakiak aurrera eramateko beste modu bat identifikatzea da.

Bertan kostuaren eta balioaren mundua ezagutzearen garrantzia azpimarratuko da, eta, batez ere, zera nabarmenduko da: enpresek proposatzen dituzten hobekuntza guztiek ez dutela zertan emaitza positiborik ekarri, hau da, aldaketa guztiek ez diotela enpresa bati beti hobekuntzak ekartzen.

Mintegi honek, enpresetako arduradun ezberdinei enpresa nola enfokatu behar duten erakutsiko die horrela bere emaitzak hobetu ahal izateko.

Bilerak hiru zati izango ditu: lehenengo zati teoriko bat, bigarren zati praktiko bat ariketekin, eta hirugarren zati bat galde-eskeekin.

Jardunaldi hau, enpresariei, zuzendariei, arduradunei, eta enpresa txiki eta ertainetan erabakiak hartu behar dituzten pertsona orori zuzendua dago bereziki. Jardunaldia ekainak 18an izango da, 9:00etatik 12:00ak bitartean.

Interesatuta egonez gero www.lehiberri.eus webgunean eman daiteke izena eta edozein zalantza argitzeko, Lehiberriko talde teknikoarekin jarri harremanetan: 943 654 501ra deituta edo lehiberri@lehiberri.eus helbidera mezua bidalita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!