Lana aurkitzeko aukerak hobetzeko hainbat ikastaro ekainean, Enplegu Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko eka. 5a, 09:00

Tolosaldea Garatzeneko enplegu sailean langabetuei edota lanean ari baino lana aldatzeko gogoa dutenei laguntzen saiatzen gara. Horretarako Lanbideko zentro kolaboratzailea gara eta baita ere enplegatze eta berenplegatze agentzia. Gure eskaintzen artean orientazioko saio indibidualez gain enplegu zentroan tailer ezberdinak antolatzen ditugu.

Badakigunez Lanbide lana bilatzeko erreminta bat dela baino ez bakarra, lana bilatzen ari direnei tailer ezberdinak eman nahi dizkiegu bakoitzak jakin dezan zein erreminta zaion egokien.

Hori dela eta ekainerako hurrengo ikastaro hauek antolatu ditugu.

LINKEDIN. Ekainaren 9an 09:30tik 12:30tara. Era profesionalean kontaktuak egiteko modu bat, kontuan hartuz ateratzen diren lanen %80a kontaktuen bitartez dela.

ZIURTAGIRI PROFESIONALAK. Ekainaren 17a 09:30tik 11:30tara. Kreditatu ezazu zure konpetentzia profesionala formazio edo esperientzia bitartez.

(TIC) TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA LANA AURKITZEKO. Ekainaren 18an 09:30tik 12:30tara. Erabil itzazu gure eskura ditugun teknologia berriak lana aurkitzeko.

Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da lan@tolosaldea.net-era idatziz edota 943654501 luzapena 1era deituz eta Izaskun Iturbetaz galdetuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!