Merkatariak teknolgia berrietan trebatzeko doako ikastaroak Lehiberri zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko maiatzaren 22a

Tolosaldea Garatzeneko merkataritza sailak SPRIren laguntzari esker merkatari, enpresa txiki eta autonomoentzako hainbat ikastaro antolatu ditu.

Lau orduko lau formazio tailer izango dira eta jorratuko den gai nagusia ondorengoa izango da: informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak (IKT). Horrela, bertaratzen direnei, hauek erabiltzen irakatsiko zaie. Sare sozialak eta internet, oro har, doako tresna izanik, erabilgarriak dira bakoitzak bere negozioaren egunerokoan aurrera egiteko: produktuak eta zerbitzuak sustatzeko, bezero gehiago lortzeko, eguneroko gestioetan denbora eta kostuak aurrezteko, negozioaren irudia eta bezeroarekiko erlazioa hobetzeko, internet-en hobeto kokatzeko…

Ikastarorako 5-8 ikasleko taldeak osatuko dira, formazioa doakoa izango da eta Lehiberri Zentroan - Tolosaldea Garatzenen eskainiko da. Izena emateko epea gaur bertan amaitzen da beraz, interesatuek egunean zehar egin beharko dute erreserba 943-654-501 (5 luzapena) telefono zenbakira deituz edota aduriz@tolosaldea.eus posta elektronikora mezua idatziz.

Izen-ematearen orden kronologikoa errespetatuko da plazak gordetzeko orduan. Hauek dira antolatutako ikastaroak eta egutegia:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!