Tolosaldeko enpresei zuzenduta, Jardunaldi Teknologikoak Tolosaldea Goi Mailako LH Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko maiatzaren 8a

Tolosaldea Goi Mailako LH Institutuak Jardunaldi teknologikoak izenpean Lanbide Heziketa astea antolatu du, eta Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, eskualdeko enpresa guztiei bertan parte hartzeko aukera eskaini nahi die.

Horrela, aipatutako saioak maiatzaren 11tik 14ra bitartean izango dira ikastetxean bertan. Ikastaro guztiak arratsaldeetan izango dira eta interesatuek bi bidetatik jaso dezakete informazioa: 943 65 11 47 telefono zenbakira deituta edota idazkaritza@tolosaldea.com helbide elektronikora mezu elektroniko bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!