Tolosaldeko enpresentzat diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko apirilaren 24a

SPRI taldeak eta Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroak, LEHIBERRIk, Tolosaldeko enpresei zuzendutako doako jardunaldi bat antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak, SPRI taldearekin batera 2015erako eskaintzen dituzten laguntzen berri emateko.

Zehazki, arlo hauetako laguntzak ezagutaraziko dira: Teknologia eta Berrikuntza, Enpresa Sustapena, Nazioartekotzea eta Arrisku Kapitala, zeintzuk ondorengo helburuak asetzeko balio duten:

- Produktu berrien garapena.

- Makina-erreminta erostea.

- CRM eta EPR-ak ezartzea (TIC).

- Enpresen kudeaketa hobetzeko erremintak eta metodologiak ezartzeko laguntzak.

- Finantziazio lerroak.

- Internazionalizatzeko laguntzak.

- etab.

Era berean, SPRI-k euskal enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen aurkezpen bat egingo du, enpresen tamaina edozein izanik ere, bai bertatik bertara, eta, baita nazioarte mailan ere.

Maiatzaren 5ean izango da 09:30etik 11:00etara bitartean. Hizlaria: Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendaria.

Interesatuta egonez gero www.lehiberri.eus webgunean eman daiteke izena.

Jardunaldiari buruz informazio gehiago jasotzeko berriz, Lehiberriko talde teknikoarekin jar daiteke edonor harremanetan. Telefonoz deituta 943654501era edota postaz lehiberri@lehiberri.net-era idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!