Lan merkatuan errazago sartzeko hainbat tailer antolatu ditu Enplegu Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko apirilaren 17a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroak berriro ere hainbat ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako. Jardunaldi hauen helburua da, herritarrak lan merkatura bideratzea eta horretarako, baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko erreminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dute.

LINKEDIN. Tailerra. LinkedIn sare sozial bat da, jatorriz elkartuz esan nahi du, Dan Nyek 2003an martxan jarritako webgunea da. Sare sozial baten antza du, eta lan mundura bideratua denez, egun, sare sozial profesionala bezala ezagutzen da. LinkedInek 150 milioi erabiltzaile ditu mundu guztian zehar, eta 2.000tik gora Estatuan. LinkedInek hainbat gauzetarako balio du: ikaskideekin edo edozein laneko lankideekin harremana jarraitzeko; harreman zuzenak lortzeko lana bilatzerakoan, edo aukera komertzial berria. Egoeraren arabera, lana bilatzeko tresna gisa erabili daiteke, edo lan munduan aukera berriak garatzeko. Horrez gain, adituez beterik dago sare sozial hau, eta webgunean badago atal bat galderak igo eta edonork erantzun ahal izateko.

Iraupena: 3 ordu.

Data: 2015/04/21.

Ordutegia: 09:30tik 12:30tara.


LAN MERKATUA. Tailerra. Ezagutu ezazu zein agentek hartzen duten parte lan merkatuan eta bakoitzak nola funtzionatzen duen.

Data: 2015/05/12.

Iraupena: 3 ordu.

Ordutegia: 09:30etik 12:30etara.


HELBURU PROFESIONALA. Tailerra. Landu ezazu zure helburu profesionala lan merkatuan aukera gehiago izan dezazun ibilbide profesional koherente bat eraikiz. Marka pertsonala landu.

Data: 2015/05/19.

Iraupena: 3 ordu.

Ordutegia: 09:30tik 12:30tara.

Informazio gehiagorako edota ikastaroetan izena emateko 943654501-1 luzapenera deituta edota lan@tolosaldea.net emailera idatzita.

Harremanetarako pertsona: Izaskun Iturbe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!