30 mikroenpresa sortu ziren iaz eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko apirilaren 15a

Tolosaldea Garatzenen arabera, enpresa berri hauek 41 lanpostu zuzen sortu zituzten.

Tolosaldea Garatzeneko Jon Zubeldia ekintzailetasun teknikariak hitz egin du gaur Ataria Irratiko Pasahitza saioan. Zubeldiaren arabera, 200 ideia edo proiektu proposamen baino gehiago jaso zituzten pasa den urtean, eta horietatik 30ek egin zuten aurrera. Datu hau "oso positibotzat" jo du Tolosaldea Garatzenek.

Sektoreei dagokienean, gehienak merkataritza txikiari, norbanakoei edo enpresei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresak dira: arropa dendak, aseguruak, ikasketa akademiak, eraikuntza, iturgintza, pintura, instalazioak, online salmentak, ile-apaindegiak...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!