Gazte langabeak euskal enpresatan kontratatzeko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko api. 10a, 13:15

Tolosaldea Garatzenek Lanbidek martxan jarritako Lehen Aukera programari buruzko informazioa eta diru laguntzen kudeaketa eskaintzen du. Izan ere, egitasmo honekin gazte langabeak euskal enpresatan kontratatzea da helburua. Eta horretarako hainbat abantaila eskaintzen zaizkie programan parte hartzen duten enpresei.

Tolosaldea Garatzenek bi arlotan hartzen du parte Lehen Aukera egitasmoan, batetik enpresei lan eskaintzen kaptazioan eta kudeaketan lagunduko die eta bestetik, langabetuei informazio eta orientazio jarduerak eskainiko dizkie, baita lan eskaintza hauetan izena ematen lagundu ere.

Aurrez aipatu bezala, helburua da, praktiketan kontratuak zein lan-kontratu mugagabeak egiteko langabezian egonik eta lan munduan esperientziarik ez edota gutxi duten gazteei euren titulazioarekin zerikusia duen lanpostuetarako kontratatzea. Horrela, kontratuak egin ditzakete banakako enpresaburuek, haien forma juridikoa edozein izanda ere enpresa pribatuek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, elkarteek eta fundazioek.

Kontratuek besteak beste, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: EAEn dauden lantokietan pertsona gazteek lan-postuak lortzea; kontratuen hasiera-data 2015eko martxoaren 27a eta 2015eko azaroaren 30a bitartean izatea; praktiketako kontratuek gutxienez 6 hilabeteko epea izatea; lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izatea; kontratuko lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailari edo trebakuntzari egokitua egotea; kontratua idatziz formalizatzea, honakoak jasoz: langilearen titulua, hasiera/amaiera data, iraupena, lanpostua eta urteko soldata eta azkenik, diruz lagundu daitezkeen kontratutzat jotzeko, praktiketako eta lan-kontratu mugagabe horiek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak duen langile kopuruarekiko (Lanbidek ofizioz konprobatuko du). Gaztea lanean hasi baino lehenagoko sei hilabeteetan enpresan zegoen batez besteko langileen kopurua GSDN-ak egindako dokumentazioan oinarrituta justifikatuko du enpresak. Informazio gehiago nahi duenak ondorengo telefono zenbakira deituta eskuratu dezake: 943654501. Baita lan@tolosaldea.net-era edota lehiberri@lehiberri.net helbideetara idatzita. Horrez gain,

informazio gehiago eskuragarri dago http://www.lanbide.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/2014_lehen_aukera/y94-ayuda/eu/ webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!