Ekintzaileei finantziazioa hobari modu eskaintzeko hitzarmena sinatu dute Tolosaldea Garatzenek eta Nafarroako Rural Kutxak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko martxoaren 27a

Tolosaldea Garatzenek eta Nafarroako Rural Kutxak hitzarmena sinatu dute eskualdean mikroenpresak sortzen eta sendotzen laguntzeko, baita sustatzeko ere.

Horretarako, aholkularitza teknikoa eta finantzaria eskainiko dituzte enpresa proiektuak martxan jarri eta sendotzeko. Beraz, indarrak batzea erabaki dute, batetik, Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat enpresa ekimen berriak enplegu modura sustatzea delako, eta bestetik, Nafarroako Rural Kutxak ekintzaileei zuzendutako diziplina anitzeko talde bat duelako, eta beraien eginkizuna, ekintzaileek negozioa arintasunez eta eraginkortasunez abiarazi dezaten, aholkularitza finantzaria ematea delako. Horretarako, Inicia izeneko finantzaketa hobari lerroa eskaintzen dute eskualdeko ekintzailetasun proiektuen finantzaketarako.

Bi erakundeen akordioari esker, Nafarroako Rural Kutxak aurrez aipatutako Inicia finantzaketa hobari lerroa eskainiko die Tolosaldea Garatzenek aztertutako ekintzailetasun proiektu bideragarriei martxan jarri ahal izateko. Hala ere, finantzaketa hobari lerroen onuradun izateko ezinbesteko baldintza izango da Tolosaldea Garatzenekin batera egindako Bideragarritasun Azterketa bat egitea. Horrela, hitzarmena indarrean egongo da urte guztian zehar eta bertako abantailez gozatu ahal izango dute ekintzaileek epealdi horretan. Dena den, informazio gehiago nahi duenak zubeldia@tolosaldea.net helbide elektronikora mezu bat bidalita edota 943654501 telefono zenbakira deituta lortu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!