Lehiakortasun ziurtagiria jaso dute eskualdeko 26 enpresek

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko martxoaren 5a

17 enpresei kalitate turistikoarekin duten konpromisoagatik eman diete saria, eta beste bederatziri, beren negozioetan teknologia berrien erabilpena hobetzeagatik.

Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak urteak daramatza programa hauekin lanean, "turismo sektorearen lehiakortasuna hobetu eta guztion artean Tolosaldea erakargarriago bat egiteko". Hauek dira saritutako enpresak:

KALITATE TURISTIKOAREKIN DUTEN KONPROMISOAGATIK:

Baztarretxe Nekazalturismoa - Berastegi
Eva Puertolas - Tolosa
Izaskun Jatetxea - Ibarra
Tolosaldea Jatetxea - Tolosa
Route 33 Jatetxea eta denda - AlegiaZuloaga Txiki aterpetxe eta jatetxea - Tolosa
Casa Nicolas erretegia - Tolosa
Gorrotxategi - Tolosa
Illargi Delicatessen - Tolosa
Gernikako arbola kafetegia - Tolosa
San Francisco kafetegia - Tolosa
Photokafe - Tolosa
Solana 4 - Tolosa
Teileri Landetxea - Berrobi
Ugarte Nekazalturismoa - Asteasu
Plaza Etxeberri Jatetxea - Zizurkil
Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa - Tolosa

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIEN PROGRAMA:

TOPIC - Tolosa
Bizi-Biziki - Abaltzisketa
Casa Julian - Tolosa
Iriarte Jatetxea - Berrobi
Plaza Etxeberri - Zizurkil
Tolosaldea Tour - Tolosa
Botarri - Tolosa
Korteta - Tolosa
19-90 - Tolosa

Programa hauei buruzko informazioa jaso nahi duen orok Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailarekin harremanetan jarri beharko du: 943 654 501 edo garmendia@tolosaldea.net bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!