Iriarte Jatetxea Lurraldetik Sukaldera postuan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko otsailaren 27a

Tolosako Azokan dagoen «Lurretik Sukaldera» postuan beste pauso bat aurrera eman nahi dugu oraingoan. Tolosa Gourmeteko kide diren jatetxe eta taberna kideak izango ditugu hilabeteko azken larunbatean azokako produktuekin beraien platerak prestatzen.

Larunbat honetan bertan, otsailaren 28an, Berrobiko Iriarte Jatetxeko, Felix Belaunzaran sukaldaria izango dugu «Lurretik Sukaldera»-ko gunean azokako, garaiko eta bertako produktuekin trebatzen goiz guztian zehar.

Jada «Lurretik Sukaldera»-ko guneak azokarekin bat egin duela esan dezakegu. Postuaren filosofiak gizartearengana gerturatzen laguntzen du. Bertako nekazaritzatik eratorritako sasoiko elikagaiak kontsumitzean ingurumena, gure kultura eta gure tokiko ekonomia indartzeko modu bihurtuz.

Ekimen honi esker, Zerkausitik atera gabe, bertako produktuak dastatzeko aukera eskaintzen duen espazio erakargarri bat topatu dezake bertaratzen den orok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!