Ahozko ingeles eta frantses ikastaroa martxotik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko otsailaren 20a

Lehiberrik, negozioetan erabiltzen diren ingeles eta frantseseko bi ikastaro antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko ingeles eta frantses komertziala hobetzeko helburuarekin.

Martxoaren hasieran martxan jarri eta maiatzera arte luzatuko diren kurtso hauek, guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira, eta parte-hartzaileentzat plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira. Astearteetan ingelesa, 13:30ak eta 15:30ak bitartean, eta asteazkenetan frantsesa, 13:00ak eta 15:00ak bitartean.

Ondorengo mailak irakatsiko dira:

1) Ingelesa: aurreratua.

2) Frantsesa: ertaina.

Lehiberri zentrora atxikita dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, aukera paregabea da enpresarentzat Lehiberri zentrora atxikitzeko. Izan ere, atxikitutako enpresek programa honen izen-ematean %50eko hobaria izango dute.

Izen-emateak sarrera-hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, eta printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon daiteke.

Interesatuta egonez gero edo informazio zehatzagoa jasotzeko, Lehiberriko talde teknikoarekin jar daiteke harremanetan, 943654501 telefonora deituz edota lehiberri@lehiberri.net helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!