Aipatu bezala, programa otsailaren 3an jarriko da martxan eta maiatzaren 28a arte astean bitan izango dira saioak, astearte eta ostegun goizetan, 09:00etatik 13:00etara hain zuzen. Bataz beste, 12-14 orduko dedikazioa eskaini beharko diete parte hartzaileek ikastaroari, izan ere, banakako nahiz taldekako lanek egin beharko dituzte, enpresetara bisitak, jardunaldietan parte hartu... Manahmana enpresa arduratuko da ikastaroa koordinatu eta antolatzeaz. Hala, oraindik ere interesa izan baina izenik eman ez dutenentzako matrikulazio epea zabalik dago. Horretarako nahikoa da zubeldia@tolosaldea.net helbide elektronikora idaztearekin edota telefonoz deituta 943654501 zenbakira.
Gaitasunak landu eta garatuko dira, proiektu errealetan taldean nahiz bakarka lan eginez.
KONPETENTZIA ETA GAITASUNAK
• Marketina eta komunikazio gaitasunak
• Berrikuntza eta sormena
• Talde lana eta lidergoa
• Buru mapak eta beraien eragina
• Gestio elementuen ulermena
• Balorazioa eta erabakitzeko gaitasunak
• Proaktibitatea eta emozioei lotutako adimena
• Pentsamendu bisuala
ERREMINTAK
• Design Thinking eta fase bakoitzerako erremintak
• Bussines Model Canvas
• Proiektuen planifikazioa eta jarraipena
• Experience Economy
• Elevator Pitch
• Liburuen irakurketa eta laburpenak
• Motorola: ikasteko erreminta
• Elkarrizketa
• Bileren dinamizaziorako erremintak
Dena ere bere osotasunean, Design Thinking metodologian oinarritzen da eta beraz, parte hartzaileek faseka ikasiko dituzte emango diren edukiak.
1. Programak, 5 modulu edo fase ezberdin lantzen ditu otsailaren hasieratik maiatzaren bukaera bitarte.
1.Fasea: Taldea eratzea: Talde lana eta lidergoa
2.Fasea: Esplorazioa eta definizioa
3.Fasea: Sorkuntza eta prototipoak
4.Fasea: Iterazioa eta ebaluazioa
5.Fasea: Programan ikasitakoa finkatzen Enpresekin erlazioa