Makina industrialak erosteko programa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko urtarrilaren 23a

Aste honetan jarri da martxan, «Industria Makinen Renove Programa». Eta Lehiberri zentroan ekimenaren inguruko aholkularitza eta informazio zerbitzua eskainiko da.

Izan ere, laguntza honek, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainek (ETE) makina berriak erosi eta horien modernizazioan, segurtasunean eta produktibitatean laguntzea du helburu.

Zein motatako operazioak subentzionatzen ditu?

Honako jarduera hauetara xedaturik egongo da diru-laguntza jaso ahal izango duen makineria: produktuen eta materialen ontziratzera eta enbalatzera; lehengaien eta produktu erdilanduen eraldatzera; metrologia; eta manipulazio automatikora enpresaren ustiaketa ekonomikoaren produkzio-prozesuetan.

Zenbatekoa da dirulaguntza?

Makineria berriak 70.000 € balio beharko ditu gutxienez (BEZ kanpo). Eta erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko dirulaguntza emango da; gehienez ere 70.000 € emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 € enpresa bakoitzeko.

Zein dira aurreikusitako epeak?

2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 12ra gauzatuko diren eragiketak barne hartuko ditu.

Aurrez aipatu bezala, programa honi buruzko argibide edota aholkularitza eta tramitatzeko laguntza dutenek Lehiberri Zentroan eskuratu dezakete informazioa. Baita ondorengo telefono zenbakira deituta 943654105 edota e-mail bat bidalita lehiberri@lehiberri.net helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!