Jardunaldi honen helburua, herritarrak lan merkatura bideratzea da eta horretarako, baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko herraminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dute.
LinkedIn sare sozial bat da, jatorriz elkartuz esan nahi du, Dan Nyek 2003an martxan jarritako webgunea da. Sare sozial baten antza du, eta lan mundura bideratua denez, egun, sare sozial profesionala bezala ezagutzen da. LinkedIn-ek 150 milioi erabiltzaile ditu mundu guztian zehar, eta 2.000tik gora Estatuan. LinkedIn-ek hainbat gauzetarako balio du: ikaskideekin edo edozein laneko lankideekin harremana jarraitzeko; harreman zuzenak lortzeko lana bilatzerakoan, edo aukera komertzial berria. Egoeraren arabera, lana bilatzeko tresna gisa erabili daiteke, edo lan munduan aukera berriak garatzeko. Horrez gain, adituez beterik dago sare sozial hau, eta webgunean badago atal bat galderak igo eta edonork erantzun ahal izateko.
Noiz: Urtarrilak 20, asteartea.
Ordutegia: 09:30etik 12:30era.
Prezioa: Dohainik.
Tokia: Lehiberri zentroa.
Apatta industrigunea, 20400 Tolosa.
Informazio gehiago nahi duen orok eskuratu dezake Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota e-mail bat bidalita lan@tolosaldea.net helbide elektronikora.
Oharra: Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.