Eguberrietan etxe ondoko saltokietan erostearen hamar abantailak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko abenduaren 19a

Zuhurrenek, ziurrenik erosketetako batzuk dagoeneko eginak izango dituzte, baina beste asko oraindik ere hasteko egongo dira. Hori dela eta, Tolosaldea Garatzeneko Merkataritza sailetik, Eguberriak ate joka diren honetan, eskualdean edota herrian erosteak dituen abantailez ohartarazi nahi ditu herritarrak.

Izan ere, gugandik gertuen dagoen dendan erosiz gero, nahiz eta askotan ez ohartu, eskualde guztiari ekartzen dizkio onurak, nagusiki, bertako garapenean laguntzen duelako. Era berean, herrian lana sortzen dugu eta gastatzen den dirua bertan inbertitzen da. Gainera, saltoki txikien bereizgarrietako bat bada, tratu berezia, familiarra eskaintzearena, eta horrek bezero bakoitza berezi egiten du.

Herrian erostearen beste abantailetako bat populazio sendotzea dakarrela da, zerbitzua eskaintzean, jende gaztea erakartzen baita herrira. Honez gain, tokiko eta kalitatezko produktuak sustatzea ere badakar, saltoki txikietan erosteak, eta bide batez, erosketa jasangarriagoa egiten laguntzen du. Hau da, kotxerik hartu gabe, joan-etorrietan denbora galdu gabe eta erregairik gastatu beharriz ez izanda, gutxiago kutsatzen dugu. Bestetik, betiko saltokiak, haurrak ginenetik ezagutu ditugunak desagertzea ekidingo dugu, eta baita, kalitatea, aukera anitza eta zerbitzu ona aurkitu ere. Horrenbestez, esan, beste saltoki erraldoietan aurkitu ezin daitezkeen abantaila guztiak eskaintzen dituztela herriko dendek, eta hori aprobetxatu beharra dago. Animatu eta egin Eguberri hauetako zure erosketak etxe inguruko saltokietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!