Ekialde Hurbileko merkatuak Tolosaldera gerturatuz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko azaroaren 28a

Lehiberrik -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa-, Ekialde Hurbileko merkatuek Tolosaldeko enpresa txikiei eta ertainei eskaintzen dizkieten aukeren berri emateko jardunaldi bat burutu zuen joan den azaroaren 14an.

Bertan, ondorengo hizlariak izan ziren: Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun Saileko Arduraduna; Aitor Martinez, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresen Garapen eta Internazionalizazio Saileko Kidea; Iñaki Larrea, Talleres Lemu-ko Salmenta saileko kidea; eta Pedro Charton, Stern Hidraulica-ko Salmenta saileko kidea.

Batetik, Aitor Martinez-ek Ekialde Hurbileko herrialde ezberdinek zein ezaugarri dituzten azaldu zuen. Baita, zein diren herrialde bakoitzak inportatzen eta esportatzen dituen produktuak ere, eta, oro har, beraiekin harreman komertzialak ezartzerakoan jarraitu beharreko jarrera, aholku, jokabide eta ezaugarriak azaldu zituen.

Bestetik, dagoeneko Ekialde Hurbilean diharduten Tolosaldeko bi enpresetako ordezkarik, Talleres Lemu-ko Iñaki Larrea-k, eta, Stern Hidraulica-ko Pedro Charton-ek, beraiek egunerokoan bizi izandako esperientziak eta bizipenak kontatu zizkieten Lehiberri Zentrora gerturatu ziren eskualdeko 15 enpresetako ordezkariei.

Ekitaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen agentziek eta Bazkundeak internazionalizazio mailan modu koordinatuan lan egiteko 2014. urtean sinatu duten hitzarmenaren baitan kokatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!