Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko. Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den ekinena. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.
Hasiera Data
2014/12/01
Amaiera Data
2014/12/05
Ordu Kopurua
20 ordu
Ordutegia
9:30 – 13:30
Egunak
Astelehenetik - Ostiralera
Plaza Kopurua
15
Lekua
Tolosa- Lehiberri Zentroa
Onuradunak
Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaile langabetuak. Eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna
Gaiak
-Ekintzailearen profila.
-Bideragarritasun azterketa.
-Ekonomi-Finantza arloa.
-Egitura Juridikoak.
-Enpresaren Fiskalitatea.
-Betebehar administratiboak
-Eta abar, ...
Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943.65.45.01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.net email bidez.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!