Aipatu bezala, bi ikastaro ezberdin eskainiko dira, baina bakoitza bi alditan emango da. Ondorioz, lehendabizikora, azaroakora joaterik ez dutenek, abendukora joateko aukera izango dute.
Lehendabiziko tailerra LinkedIn sare sozialaren ingurukoa izango da. LinkedIn (elkartuz), Dan Nyek 2003an martxan jarritako webgunea da. Sare sozial baten antza du, eta lan mundura bideratutakoa denez, egun, sare sozial profesionala bezala ezagutzen da. LinkedIn-ek 150 milioi erabiltzaile ditu mundu guztian zehar, eta 2.000tik gora Estatuan. LinkedIn-ek hainbat gauzetarako balio du: ikaskideekin edo edozein laneko lankideekin harremana jarraitzeko; harreman zuzenak lortzeko lana bilatzerakoan, edo aukera komertzial berriak izateko. Egoeraren arabera, lana bilatzeko tresna gisa erabili daiteke, edo lan munduan aukera berriak garatzeko. Horrez gain, adituez beterik dago sare sozial hau, eta webgunean badago atal bat galderak igo eta edonork erantzun ahal izateko.
Noiz: azaroak 18, asteartea edota abenduak 16, asteartea.
Ordutegia: 09:30-12:30.
Prezioa: Dohainik.
Tokia: Lehiberri Zentroa, Apatta industrigunea. 20400 Tolosa.
Bigarren ikastaroa ondorengoa da: Kontaktu pertsonalen sarea, lana aurkitzeko modurik onena. Honako hau ere lan mundurako sarrera hobetu nahi duten pertsonei zuzendurik dago, baita, beraien kontaktuen sarea hobetu nahi dutenei ere. Izan ere, adituen hitzetan kontaktu egokiak izateak eta hauek ondo kudeatzen jakiteak lan mundurako ateak zabal ditzake. Baina hori ere landu egin beharreko gauza da, horregatik, kontaktu horien sarea egoki eraikitzen erakutsi nahi da ondoko ikastaroan, baita kontaktuak harreman -networking delakoa- bihurtzen ere.
KONTAKTU PERTSONALEN SAREA, LANA AURKITZEKO MODURIK ONENA
Noiz: azaroak 26, asteazkena eta abenduak 17, asteazkena.
Ordutegia: 09:30-12:30.
Prezioa: Dohainik.
Tokia: Lehiberri Zentroa, Apatta industrigunea. 20400 Tolosa
Informazio gehiago nahi duen orok eskuratu dezake Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota e-mail bat bidalita lan@tolosaldea.net helbide elektronikora.
OHARRA: Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.