Turismo saila (TG): Tolosaldearen berri Donostiako Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko uztailaren 22a

Aurten Donostiako Aste Nagusira gerturatzen diren bisitariak Tolosaldera erakartzeko asmoz triptiko bat atera dute Tolosaldeko Turismo arduradunek

Tolosaldeko Turismo sailetik adierazi digutenez, datorren larunbatean bisita gidatua burutuko da Tolosako Gorrotxategi museora eta Rafa Gorrotxategik, bide batez, teilak nola egiten erakutsiko die bertan parte hartzen dutenei.

Bide batez esateko, aurten Donostiako Aste Nagusira gerturatzen diren bisitariak Tolosaldera erakartzeko asmoz triptiko bat atera dute Tolosaldeko Turismo arduradunek. Eskualdeak eskaintzen dituen baliabideen berri ematen da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!