Tolosaldea Garatzenen une honetan kudeatzen ari diren enplegu eskaintzen inguruan hitz egin digu Leire Otaegi sail honetako arduradunak. Bide batez esateko, Tolosaldeko Enplegu Planaren bitartez, eskualdean finantzatuko diren 49 lanpostuak definitu dira eta horien inguruko argibideak ere jaso ditugu gaurko tartean.