Enpresa saila (TG): Kimu Berri egitasmoarekin hiru beka

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko uztailaren 14a

Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko arduradunak Kimu Berri egitasmoaz hitz egin digu. Dagoeneko eskualdean pisua duten sektoreek lehiakor izateko eta hazkundean jarri ahal izateko berrikuntza non dagoen ikertzeko hiru beka banatuko dira. Metalgintza eta papergintza sektoreek dute indarra Tolosaldean eta beraz arlo horietan enpresa ekimen berriak martxan jarri ahal izateko ikerketa egin ahalko dute 9 hilabetez beka eskuratzen dutenek. Deialdiaren berri emango dute aurki, Tolosaldea Garatzeneko web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!