Nazioarteko mugikortasun programa honek 30 urte baino gutxiago duten gazteei eta unibertsitate edo goi-mailako lanbide heziketa egina dutenei aukera ematen die atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 8 hilabeteko praktikak egiteko, euren ikasketekin zerikusia duten sektoreetan.
Programa hau Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak bultzatutakoa da, eta interesatuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
• Diplomaturako, Lizentziaturako edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea.
• 2014ko urtarrilaren 1ean
30 urte beteta ez edukitzea.
• 2014ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan urtebete baino gehiagoko administrazio-egoitza izatea.
• 6 hilabete baino gehiagoko praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana.
• Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila ona edukitzea, erreferentzia C1 lizentziaturako eta B2 goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egiterik salbuetsiko da. Ziurtagiri hauek ez dituztenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo zaie jakintzak zehazteko.
• Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
• Diru laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor arloko edo administrazio arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege debekuaren eraginpean ez egotea.
Global Training 2014
- Iraupena: 6 hilabete. Epea bukatutakoan, enpresak iraupena luzatzeko aukera izango du.
- Diru laguntza: 1.124,77 euro hilero.
- Herrialdeak: Italia, Alemania, Kolonbia, Paraguai, Txile, Erresuma Batua, Filipinak, Uruguai, Argentina, Mexiko eta Txekiar Errepublika.
- Lehentasuna duten profil komertzialak: software garatzailea, turismoa, ekonomia, ingeniaritza, biologia, elikagaien teknologia, soziologia, albaitaria, ingeniaritza agronomoa, historia, arkeologia eta giza zientziak.
- Izen emateko epea: uztailak 28.
- Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Lehiberriko talde teknikoarekin jarri behar da harremanetan: 943 654 501 telefono zenbakian edo lehiberri@lehiberri.net helbidean.