Enpresa saila (TG): Ekialde Hurbileko merkatuei buruzko jardunaldia uztailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko uztailaren 4a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, nazioartekotasunarekin lotutako jardunaldi berriemailea antolatu du Lehiberri zentroan, non Ekialde Hurbileko merkatuek Tolosaldeko enpresei eskaintzen dizkieten aukerak aztertuko diren. Bertan, merkatu horiek eskualdeko sektore ezberdinetarako dituzten hazkunde aurreikuspenak eta aukerak aztertuko dira.

Hilaren 9an izango da saioa 09:00etatik 11:00etara eta jardunaldian Ekialde Hurbileko herrialdeetan dauden eta esperientzia duten Tolosaldeko eta Gipuzkoako enpresak egongo dira bertan. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu, maiatzak 22an hasitako jardunaldiarekin jarraituz, turkiar merkatua gehiago sakontzea helburu duten enpresek, Lehiberrik Tolosaldea Garatzenekin irailean Turkiara antolatutako bosgarren misio komertzialean parte har dezakezuela.

Programa:

  • 09:00 – 09:10. Lehiberri Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra.
    Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun Saileko Arduraduna.
  • 09:10 – 09:30. Tolosaldeko enpresentzat Ekialde Hurbilean dauden aukera eta erronken aurkezpena. Amaia Ferro, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresen Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria.
  • 09:30 – 10:30. Ekialde Hurbilean lanean dabiltzan Tolosaldeko 3 enpresen esperientziak.
  • 10:30 – 11:00. Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera.

Izen ematea www.lehiberri.net webgunean egin daiteke, izen-emate orria beteta. Hala ere, interesatuta egonez gero, jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko Lehiberriko talde teknikoarekin jar daiteke harremanetan:  943 654 501 telefono zenbakian edo lehiberri@lehiberri.net helbidean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!