Kanpo merkataritza eta nazioarteko marketinerako hautaketa prozesua zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko ekainaren 27a

Lehiberri / Tolosaldea Garatzenen eskutik, eta Lanbideren laguntzaz, udazkenetik aurrera eskainiko da Kanpo Merkataritza eta Nazioarteko Marketina izeneko goi mailako kurtsoaren bigarren edizioa. 2013an eskaini zen lehendabizikoz kurtsoa Lehiberri zentroan eta izan zuen arrakasta ikusita, bigarren baterako aukera zabaldu nahi izan du Tolosaldea Garatzenek. Oraingo honetan 12 langabetuk izango dute, dohainik formazioa jaso eta lan merkatura gerturatzeko aukera.


Irailean hasiko dituzte eskolak eta denera 600 orduko iraupena izango du kurtsoak. Horietatik 200 materia tronkalak izango dira, eta beste 200 hizkuntza komertzialak: 100 ordu ingeles komertziala eta 100 ordu frantses komertziala. Eta azkenik, horrez gain, kasu praktiko baten azterketa ere egin beharko dute ikasleek.
Ikastaroan izena emateko ezinbestekoa izango da langabezian egotea. Honez gain, ingeleseko ezagutza ertaina exijituko da eta profil komertziala izatea. Gainera, beste hizkuntzen ezagutza baloratuko da eta eskualdeko biztanleek lehentasuna izango dute.
Kurtsoan parte hartzeko profila: lizentziatura, ingenieritza edota arkitektura. Lehentasuna izango dute Enpresen-Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Zuzenbide Ekonomikoa eta Ingenieritza lizentziatura ikasketak dituztenek.
Izena eman edota informazio gehiago jaso nahi duenak 943654501 telefono zenbakira deitu dezake edo email bat bidali lehiberri@lehiberri.net helbidera.


Programa:


1) Materia tronkalak: 200 ordu.
- Merkatuen informazio-sistemak.
- Nazioarteko marketin mix-a.
- Nazioarteko negozioazio eta salerosketak.
- Nazioarteko komertzioaren kudeaketa administratiboa.


2) Hizkuntzak: 200 ordu.
- Nazioarteko salerosketetarako ingelesa.
- Nazioarteko salerosketetarako frantzesa.


3) Kasu praktiko baten azterketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!