Ekintzailetza Astearen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko ekainaren 20a

Garapen Agentziak nahiz ekintzailearen astean parte hartu duten pertsonek balantze positiboa eta baikorra egin dute ekainaren 9tik 14ra ospatu den Ekintzailetza Asteari buruz.

Eskualdeko ekintzaile desberdinen bilgune izan da Lehiberri Zentroa, non beraien enpresa ideiak partekatu eta aberasteko aukera izan duten antolatu diren hitzaldi eta tailer desberdinetan. Gaurkotasunezko gaiak jorratzeaz gain ekintzaileen  egunerokotasunean eta enpresa kudeatzeko garaian inplikazio zuzenak dituzten gaiak jorratu dira.

 

 


Antolatu diren saio desberdinetan (2 hitzaldi, mahai-inguru bat eta  2 tailer ) 277 pertsonek parte hartu dute. Etorleen perfilari dagokionean esan gehienak emakumezkoak izan direla, %70a gutxi gorabehera. Adin mugari dagokionean 21 urteetatik hasi eta 65 tarte horretan.

 

 


Aurten, iaz ez bezala, etorle hauetako asko eskualdetik kanpokoak izan dira, batez ere ostiral arratsaldean Javier Iriondok eskaini zuen hitzaldiak erakarrita. Javier Iriondo berak zuzendutako larunbateko tailerrak ere 60 pertsonen ikusmina piztu zuen.


Balantze orokorra baikorra izan da, izpiritu ekintzailea sustatzen jarraitzeko indarra emanez Ekintzailetza Aste honek.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!