Turismoa aktiboa eta jasangarritasuna uztartzeko giltza

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko eka. 13a, 15:43

Atzo egun guztian zehar Berrikuntza, Turismo Aktiboa eta Iraunkortasuna izan ziren hizketagai. Iaz Larraitzen burututako lehen jardunaldiaren ostean, atzo Lehiberri zentroan egin zen bigarrena. Arlo ezberdinetako 50 pertsona inguru elkartu ziren, tartean, Tolosaldeko eta Goierriko udal ordezkariak, Turismo eragileak, Aldundietako kideak…

Bizibizikik antolatutako saioan azaldu bezala hiru lan esparruren inplikaziotik ulertu behar da turismoaren etorkizuna, arrakasta izan dezan. Hau da, berrikuntza, turismo aktiboa eta iraunkortasuna izan beharko ditu ardatz turismoaren estrategiak.

Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailaren helburuetako bat da eskualdeko turismo eragileak lehiakorrago izaten laguntzea, eta atzo garbi utzi zen bezala, Tolosaldean, turismoa arrakastako sektorea izatea nahi bada, eraldaketa prozesu bat bizi beharko du. Hau da, berritzeko beharra du. Beraz, turismoaren inguruan lanean diharduten eragile ezberdinek ere eskaintzen dituzten produktu, zerbitzu eta lan formak ikuspegi eraldatzaile batetik ikustea ezinbestekoa izango da.
Atzoko jardunaldietan, besteak beste, ondorengo gaiak izan ziren hizketagai: teknologia berrien erabilera turismoaren sektorean; Zeelanda Berriaren kasua aztertu zen; enpresa pribatu eta publikoen arteko elkarlanaren beharra eta turismoa praktika iraunkorretara bideratzeko beharra.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!