‘Aktibatu. Berrikuntza, Turismo Aktiboa eta Iraunkortasuna’ jardunaldiak ekainaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko maiatzaren 30a

2013an burututako jardunaldietako esperientzia eta balorazioa oinarri hartuta, Bizibizikik Berrikuntza, Turismo Aktiboa eta Iraunkortasuna jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 12rako

Honako hauek Lehiberri zentroan egingo dira eta izenburuan berak dioen bezala, hiru lan esparru jorratuko dira, horietatik abiatuta ulertzen baitu turismoaren sektoreak etorkizunera begirako arrakasta bermatzeko modua.


Turismoa arrakastako sektorea izateko, eraldaketa bat behar du, hau da, berritzea ezinbestekotzat du aurrera egiteko. Gizartea aldatzen doa, eta aldaketen erakuslerik nabarmenena, masa turismoan 50 urte igaro ondoren, egungo turista eta turismoa ulertzeko modua ikustea besterik ez dago. Turista berri bat agertu da, esperientzia berriekiko sentikorragoa, irizpide zabala duena gauzak erabakitzeko unean, kultura herrikoiekiko errespetu handiagoa duena eta ezaugarri kulturalak gehiago baloratzeko gai dena. Ezaugarri hauei aurre egiteko turismoko merkatu nitxo guztiek ez dute maila berean erantzutea lortu eta testuinguru honetan kokatzen dugu turismo aktiboaren arrakasta. Inguruarekin harreman zuzena duen turismo jarduera litzateke, turista tipologia berriei erantzutea lortzeaz gain, kokatzen den inguruaren biziraupen eta ekonomia suspertzea lortu duen jarduera iraunkorra.


Amaitzeko esan, iraunkortasuna, ardatz estrategiko bezala ulertzen dela bizitzaren arlo guztietan eta baita turismoan ere. Hortaz, turismoak beren jarduera guztiak praktika iraunkorretara bideratzeko beharra ezinbesteko elementu bezala ikusten da. Modu honetan, jardunaldietako zeharko ardatz moduan iraunkortasuna ulertzen da. Guzti honetaz hitz egiteko Bizibizikik ekainaren 12an Tolosako Lehiberri Zentroan Aktibatu. Berrikuntza, Turismo Aktiboa eta Iraunkortasuna jardunaldiak eskainiko ditu.

 
 

Pograma osoa

  • Lekua: Lehiberri Zentroa (Tolosa)
  • Izen ematea: info@bizibiziki.com
  • Izen emateko azken eguna: ekainak 9
  • Prezioa: 20 euro (izen-ematea, hitzaldien dokumentazioa
  • eta bazkariak)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!