Global Lehian, Tolosaldeko enpresei nazioartera zabaltzen laguntzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko maiatzaren 9a

Martxan da Global Lehian programa, Tolosaldeko enpresetan nazioartekotzea sustatzeko egitasmoa. Eusko Jaurlaritzak abiarazitako proiektua da, eta Tolosaldeko enpresek Lehiberriren bitartez eskuratu ahal izango dituzte Global Lehian programako diru laguntzak.

Programa honen bitartez diru laguntzak emango zaizkie enpresei, baina horretarako hainbat baldintza bete behar dituzte eskatzaileek. Horien artean, ezinbestekoa da, enpresak nazioartekotze plan bat egitea. Bertan azaldu beharko dira, besteak beste, enpresaren ibilbidea, esperientzia, hautatutako herrialdea, egutegia eta baliabideak.

Programa honen bitartez finantzatuko dira banakako proiektuak nahiz lankidetzan enpresek eginak. Itzuli behar ez den diru laguntza da Global Lehianekoa eta programa honek ondorengo ekimenetan laguntzen ditu enpresak: Nazioartekotze Plan bat egiten, edota nazioartekotzearekin zerikusia duten gastuak finantzatzen, adibidez, bidaiak, azoketan parte hartzea edota azokak bisitatzea, sustapen-materiala, edota atzerrian ordezkaritzak irekitzea, edota nazioartekotzean espezialista diren teknikoak kontratatzea.
Argibide gehiagotarako edota tramitazioan laguntza behar izanez gero jarri harremanetan Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko arduradunekin, 943 654 501 telefono zenbakira deituta edota lehiberri@lehiberri.net helbide elektronikora mezu bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!