'Zure enpresak aurrera egitea nahi al duzu?' ikastaroa, prest

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko martxoaren 21a

Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroak, Depro Consultoresekin elkarlanean, bi eguneko ekitaldi bat antolatu du. Martxoaren 26an izango da lehen jardunaldia eta apirilaren 2an bigarrena. Biek ere ordutegi bera izango dute: 09:00etatik 14:00etara.

Jardunaldi hauen helburua, enpresek bere egunerokotasunean dituzten jardueren kudeaketa hobetzea da, lana hobeto eta modu eraginkor batean egin ahal izateko.
Bi egun hauetan, eguneroko lana hobeto antolatzen, zereginen lehentasuna, premiazko edo ezusteko gaiei aurre egiten, distrazioak bertan behera uzten eta kontzentrazioa lortu eta posta elektronikoa hobeto erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek, beste gai batzuen artean, teknika argi eta errazak erabiliz.
Parte-hartzaileek beraien egoera pertsonalari buruzko banakako eta talde ariketak egingo dituzte, hortik ondorioak atera eta denbora hobeto kontrolatzen hasi ahal izateko.
Jardunaldi hau, enpresariei, zuzendariei, profesionalei, merkatariei, hobeto antolatzea behar duten pertsonei, denbora gehiago behar dutenei edota beraien lanean emaitza hobeak lortu eta bizi kalitatea hobetzea nahi dutenei zuzendua dago.
Jardunaldia José Ignacio Azkue jaunak emango du, Depro consultores etxekoak. Azkue jauna ekonomialaria, eta kudeaketa pertsonal eta profesionalean eta produktibitatean espezialista da.

EGITARAUA

Lehen eguna (martxoak 26, 09:00 - 14:00)
• Produktibitatea
• Ohiturak
• Errentagarritasun handiko ekintzak
• Antolaketa
• Bi zerrenden teknika

Bigarren eguna (apirilak 2, 09:00 - 14:00)
• Interrupzioak.
• Prokastinazioa.
• Teknologia lagun edota etsai.
• Helburu operatiboen kudeaketa.


Interesa duzuenok, gurekin kontaktuan jar zaitezkete, 943 654 501 telefono zenbakira deituz edota helbide honetara mezu bat idatzita: lehiberri@lehiberri.net

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!