Aniztasunaren Aldeko eta Diskriminazioaren Aurkako Jardunaldiak Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko mar. 14a, 13:35

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek.

Egun horretan, 1960an, apartheid-aren legeen kontra protesta egiteko Hegoafrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.
Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak, eskualdeko hainbat udal eta eragilerekin batera data hori gogora ekarri nahi du, Aniztasunaren Aldeko eta Diskriminazioaren Kontrako Jardunaldien bidez.
Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak erabat funtsezkoak dira giza eskubideen nazioarteko arau guztietan. Eta horrenbestez, etengabe gure gizartean ematen diren arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko intolerantzia-moduen kontrako borrokan erabili behar diren oinarrizko erremintak. Era berean, udalerrietako kultura arteko elkarbizitzaren eta kohesio sozialaren oinarrizko printzipioak ere badira.
Edozein pertsona lana bilatu, etxebizitza lortu edota espazio publiko zein pribatu batetara gerturatzen denean pairatzen dituen diskriminazio egoerak aurreikusi, borrokatu eta neurriak hartzea ezinbestekoa da, kultura arteko elkarbizitza sustatu eta komunitateen arteko tentsioei irtenbide baketsua eman nahi badiegu behintzat. Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da gure helburua.


  • Martxoak 6-2: Anoeta, 09:00-12:30 eta 15:00-21:30. Erakusketa Anoetako kiroldegian, Sos Arrazakeriaren Emakumea, Etorkina, Bizilaguna. Astelehenetik ostiralera.
  • Martxoak 20: Villabona, Berdura plazan, 17:30ean. Lingolang proiektuaren aurkezpena, non herriko ikastetxeetako hizkuntza-aniztasuna agertzen den.
  • Martxoak 21: Tolosa, kultur etxean, 18:30ean. Munduko Medikuak elkartearen osasun eskubidearen inguruko Cuanto ganamos cuanto perdimos dokumetalaren emanaldia.
  • Martxoak 22: Tolosa, kultur etxean, 18:00etan. Txintxarri Ttxiki eta Hodei Truk abesbatzen eta Litaarafu-Ezagutzeko elkartearen arteko kulturen arteko gerturatzea.
  • Martxoak 23: Trintxerpeko azokatik Donostiako Bulebarrera, 11:30ean. Arrazakeriaren aurkako martxa 'Zirkulatu: Por una Europa Abierta...' lelopean, SOS Arrazakeriak antolatuta.
  • Martxoak 23: Alegia, kultur etxean, 18:00etan. Txintxarri Txiki eta Hodei Truk abesbatzen eta Litaarafu-Ezagutzeko elkartearen arteko kulturen arteko gerturatzea.
  • Martxoak 24: Zizurkil, Atxulondo kultur etxean, 19:30ean. Gu jatorri anitz herri bat  dokumentalaren aurkezpena.
  • Martxoak 27: Tolosa, kultur etxean, 18:30ean. Zurrumurruen aurka, Xabier Aierdiren hitzaldia.
  • Apirilak 2-3: Tolosa, kultur etxean, 18:30ean. Zurrumurruen aurka, Raquel Morenorekin tailer praktikoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!