Ekintzailetasun izpiritua sustatuz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko martxoaren 7a

2014. urteko lehen ekintzailetasun tailerra otsailaren 26an amaitu da. Ekintzailetza: aukera bat? Izenburupean, parte hartzaile eta ekintzaileei sormen espazio bat errazteaz gain, ekintzailetasunari buruzko hausnarketa egiteko balio izan du. 14 partehartzaile izan dira; non ekintzailetasuna, lan munduan txertatzeko besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarria eta aberasgarria den jabetu dira.

Manahmana aholkularitza etxeak gidatutako tailerrak, lan metodologia dinamiko eta parte hartzailea izan du, bakarkako lana egiteaz gain taldekako ariketak landuz. Landu diren gai eta ariketen artean azpimarkatu:

-Parte hartzaileen facebook pertsonala.
-Johariren Leihoa.
-Ekintzailearen ezaugarriak.
-Edward Bono-ren sei txapelak dinamika.
-Ikaste kontratua.

Tailerraren ostean, Tolosaldean Garatzeneko Ekintzailetasun sailak beraien enpresa egitasmoak aztertu eta martxan jartzeko laguntza eskeiniko die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!