Turismo saila (TG): Tolosa Gourmet Klubaren batzarra astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko ots. 19a, 14:15
Datorren astelehenean Tolosa Gourmet Klubaren Batzarra ospatuko dute Lehiberri zentroan. Urtebete da ekimena martxan dela eta asteleheneko ekitaldia baliatuko dute, bide batez Euskadi Gastronomika ekimena ere bertan aurkezteko. Olatz Illarregi, eskualdeko turismo arduradunak azaldu digu.

Gastronomia baliabide turistiko bezala darabilten 41 establezimenduk hartzen dute parte gaur egun Tolosa Gourmet Klubean. Guztiak Lehiberrin bilduko dira astelehenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!