Ekintzailetza tailerra. "Ekintzailetza: aukera bat?"

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko otsailaren 14a

Otsailaren 25ean eta 26an Tolosaldea Garatzenek eskualdeko ekintzaileei zuzenduriko tailerra antolatu du ‘Ekintzailetza: aukera bat?’ izenburupean.

Tailer honetan, arrakastaz ekiteko ekintzaile batek izan behar dituen gaitasunei buruz hitz egingo da, joera berriak ezagutaraziko dira, ideiak saltzen saiatu, experience economy… Trikimailuak eta aholku praktikoak.
Tailerra, Manahmana aholkularitza etxeak gidatuko du, Finlandiako Team Academy metodologian oinarritutako estatuko lehen enpresa, ekintzailetasun eta sormen tekniketan adituak.
Tailerraren helburu nagusia ekintzailetasun espiritua sustatzea da, bai langabetuen artean, edota orain arte autoenplegua lan munduratzeko aukera bezala ikusi ez dutenei zuzendua, edota ideia bat izan arren beraien egitasmoa ekiteko bidean geratu diren guzti horiei zuzendua. Honez gain, parte-hartzaile eta ekintzaileei sormen espazio bat erraztea da asmoa, Tolosaldean ekintzailetasunari buruzko hausnarketa bat egin eta negozio ideia berriak sortzeko espazioak lantzea.

 
 

'Ekintzailetza: aukera bat?' tailerra


Data: 2014ko otsailak 25 eta 26.
Ordutegia: 09:00 - 13:00.
Tokia: Lehiberri zentroa.



Era berean, parte-hartzaileei ikusarazi nahi zaie eta esperimentatu dezatela ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela. Honela, parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratuko dira eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu.
Tailerra lau orduko bi saiotan banatua egongo da. Lan metodologi praktiko eta esperientzietan oinarriturikoa, teoria kapsula txikiez osatua. Bestalde, bertaratzen direnei hainbat material eta bibliografia banatuko zaie.
Izena emateko epea jada zabalik dago eta otsailaren 24ean amaituko da. Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailarekin jartzea besterik ez dute interesatuek, zubeldia@tolosaldea.net helbidean edo 943654501 zenbakian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!