Aluminiozko eraikuntza metalikoak egiten dituzten enpresentzat jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko urtarrilaren 31

Altzairuzko zein aluminiozko eraikuntza metalikoak egiten dituzten enpresei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du Tolosaldea Garatzenek, Lehiberri zentroan. Izan ere, 2014ko uztailaren 1ean arau berri bat sartuko da indarrean, 1090 Araua hain zuzen ere, eta horren aurretik, eskualdeko enpresek informazio guztia izatea da asmoa. Hitzaldia datorren asteartean, otsailaren 4an izango da. Laukide Kudeaketa Zerbitzuak-ek emango ditu azalpenak bi orduko saio batean. 09:00etan hasiko da eta 11:00k arte luzatu.

Arau honen baldintzak Europar Batasuneko barne merkatuan aplikagarriak izaten hasiko dira eraikuntza-lan guztietan. Hala, datorren astearteko jardunaldian Laukide Kudeaketa Zerbitzuetakoek araudiaren gakoak eta enpresek burutu beharreko pausoak zeintzuk diren azalduko dituzte. Baita, bertaratzen direnen galderak erantzun eta zalantzak argitu ere.

Diru laguntzen inguruko informazioa eskuragarri

Lehiberriren web orrian eskuragarri dago jada, enpresei zuzendutako diru-laguntzen inguruko informazioa, http://www.lehiberri.net/eu/ayudas atalean. Jarraian  egunotan argitaratutako diru laguntzen informazioa:


Negozioaren ondorengotza
Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza: Edozein jarduera sektoretako mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen ondorengotzaren planifikazio eta prozesurako laguntzak.


IKTen lehiakortasuna hobetzea
E-kontsulta:  Euskal enpresei informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko laguntza teknologikoa, neutrala eta dohainekoa eskaintzeko zerbitzua.
IT Txartela: Ofimatikako ezagutzei buruzko ziurtagiriak ematen dituen zerbitzua.
Mikroenpresa Digital@:  Mikroenpresentzako ‘Inplantalari’ zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak, beren lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza emango zaie informazio teknologiak erabiltzeko.


I+G+Bren lehiakortasuna hedatzea
Ondorio fiskaletarako kalifikazio txosten teknikoak: Ondorio fiskaletarako kalifikazio txosten teknikoak egiteko zerbitzua.
ETORGAI 2014: Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak –izaera estrategikoak– EAEn gauzatzeko laguntzak.
GAITEK 2014: Produktu berriak garatzeko bideratutako proiektuak gauzatzeko laguntzak.
NETs 2014: Oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntzak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!