Larunbatean... areto futbol derbia!

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko apirilaren 28a

Lehen itzulian lortu ez genuen garaipenaren bila aterako gara larunbatean!

Derbia beti da berezia. Aurrean, Laskorain taldea. Jokalari guztiak lagunak. Hil ala biziko partida izan ohi da eta larunbatekoa ere hortik joango delakoan gaude. Derbia prestatzeko astea beti da berezia. Urduritasun puntu bat, gogoa... Nahiz eta hiru puntu gehiago izan jokoan, bi talde tolosar aurkari izateak berezi egiten du norgehiagoka.

Orain dela urte batzuk, Gipuzkoako ligetan lehiatzen ginenean oraindik, zenek esango zigun Tolosala familiari larunbatean bezalako partiduak jokatzeko aukerak izango genituela etorkizunean. Polita da harmaila beteta ikustea. Are politagoa zure lagunak, familia eta ingurukoak harmailatik gertu sentitzea. Larunbatekoa berezia izango da. Seguru gaude. Animatu, Uzturpeko harmailetara 11:30ak inguru, beroketatik gure mutilei babesa eskaintzera. 12:00etatik aurrera, seguru, Tolosako bi taldeen arteko festaz gozatzeko aukera izango duzula!

#GOGOTEEPTOLOSALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!