SANTURTZI CLUB DE FÚTBOL 8-2 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko api. 6a, 17:55

Dinamika onera bueltatzeko gogoz...

Ez zen tolosarren eguna izan aurreko larunbatekoa. Tolosarrak dinamika txarrean iritsi ziren Santurtzira eta azken 2 partidetan ateratako emaitza txarrei buelta emateko gogotsu joan arren, berriz ere esku hutsik bueltatu ziren etxera.

Tolosarrak partida irabaztekotan atera ziren lehen minututik, baina lehen zatiko 10. minuturako, taldea 2-0 zen azpitik. Ordura arteko tolosarren jokoa ez zen beste norgehiagoketako berdina, baloia ondo mugitzearren, ez baitzuten aukera handirik sortzerik lortzen. Hurrengo 3 minutuetan, Josu Erauskinek eta Iker Lopezek sartutako golek, markagailua berdintzea lortuko zuten baina atsedenaldirako, etxeko taldeak beste gol bat sartu eta 3-2ko markagailuarekin joan ginen aldageletara.

Tolosako taldeak ez zuen lehen zati on bat egin, baina oraindik ere partidan jarraitzen zuen eta markagailuari buelta ematekotan atera ziren mutilak 2. zatira. Bi zati honetan, aukera gehiago edukiko zituen gure taldeak, baina ez defentsan ez erasoan, ez zuten beren jokoa egiterik lortzen. Horren ondorioz iritsi ziren etxeko taldearen hurrengo golak. 5-2ko markagailua jartzean, Jon Kortajarenak 5 eko jokoa ateratzea erabaki zuen punturen bat lortzekotan. 5eko jokoarekin, taldeak aukera askoz ere gehiago izan zituen baloia sareratzeko baina Santurtziko atezainak egin zituen geldiketek eta beste hainbat arrazoiek, beste golik ez sartzea eragin zuen. Etxeko taldeak, oraindik ere 3 gol gehiago sartzeko astia izango zuen. Gol hauek, baloia lapurtu eta beren zelaitik botatako jaurtiketak izan ziren. Norgehiagoka, 8-2ko markagailuarekin amaitu zen. 

Azken hiru norgehiagoketan punturik ez ateratzeak, min handia egin dio taldeari, zenbait norgehiagoken faltan, helburua geroz eta urrutiago ikusiz. Taldeak daraman dinamika txarrak, talde Tolosarra inoiz baino gehiago urruntzen du ligan zehar jarri zuten helburu horretatik, baina gelditzen diren norgehiagokak irabazteagatik borrokatzea besterik ez zaie falta. Horretarako, etxean jokatzen dugun oro bezala, zaletuen berotasuna eta animoak beharrezkoak izango dira dinamika honi amaiera bat jarri ahal izateko.

Larunbatean, 16:00etan Tolosako taldeak Elorrietako taldea jasoko du etxean, ea hainbeste esperotako 3 puntu horiek lortzeko gai garen!

 

 

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!