Pasa den asteburua gogorra izan da Tolosako mutilentzat. Igandean jokatu zuten norgehiagoka galdu egin zuten azken aurreko sailkatuaren aurka. Norgehiagoka osoan zehar irabazten egon baziren ere, ezin izan zituzten hiru puntuak Tolosara ekarri.
Neurketa honen hasiera, ez zen amaierako emaitza bezalakoa izan. Izan ere, hamargarren minuturako, Iker Lakunzak Tolosako taldearentzat bi gol sartu baitzituen. 0-2ko markagailuak gutxi iraun zuen ordea, etxeko taldeak bere lehen gola sartu baitzuen gure bigarrenaren ostean. Tolosarrek, besoak jaitsi gabe lanean jarraitu zuten, eta etxeko taldeak 17. minuturako 6.falta egin zituztela jakinda, Ioritz Otamendik penalti bikoitzetik 1-3koa sartzea lortu zuen. Neurketa ondo zihoan mutilentzat, baina hurrengo bi minutuetan taldeak bi gol jaso zituen eta 3-3koarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Oraindik 20 minutu luze zeuden jokoan, eta Tolosarrek hiru puntuak soilik zituzten buruan. 30. minutura arte ez zen hurrengo gola iritsiko. Zorionez, tolosarrentzat izan zen. Ioritz Otamendik, Jon Eusebiren buruan jarritako baloia, bigarren honek buruz sareratu zuen. Etxeko taldeak punturen bat edo beste eramaterik bazuela uste zuen eta horretarako norgehiagoka amaitzeko 6 minuturen faltan, bosteko jokoa ateratzea erabaki zuen. Tolosarrentzat tamalez, lehen jokaldian etxeko taldearen berdinketa ailegatu zen. 4-4 ginen markagailuan orduan. Tolosarrek hiru puntuak besterik ez zituzten nahi eta horretarako beraiek ere bosteko jokoa ateratzea erabaki zuten. Norgehiagoka amaitzeko bi minuturen faltan markagailuak berdinketa erakusten zuen baina ez zen denbora askorako izango. Izan ere, etxeko taldeak norgehiagokan lehen aldiz aurreratuko zituzten gola sartu baitzuen. Garaipena urruntzen ari zen eta Tolosarrak beren golaren bila jarraitu zuten, baina tamalez, etxeko taldeak norgehiagoka itxiko zuen 6-4koa sareratzea lortu zuen.
Asteburu eta emaitza gogorra izan zen Tolosarrentzat aurreko astekoa. Aurreko jardunaldian Antiguoko taldea etxean garaitu ondoren eta play-off postu horietatik oso gertu ibili ondoren, Tolosarrek hiru puntuak eskuratzea eta dinamika on horrekin jarraitzea espero zuten, baina ez zen horrela izan. Hurrengo norgehiagokan, Mondrate taldea jaso beharko dute Tolosarrek Uzturpen larunbatean arratsaldeko 16:00tan. Norgehiagoka gogorra izango dela badakite baina play-off postu horietatik gertu jarraitu nahi ezkero, bai edo bai irabazi beharreko finala dute mutilek aurretik. Horretarako, etxeko beste partidu guztietan bezala, zaletuen indarra eta animoak, beharrezkoak izango dituzte gure mutilek.
Aipatzekoa ere bi urteren ondoren gure atezaina den IÑAKI ETXEBERRIA-ren debuta. Lesio gogor baten ostean berriro ere gurekin da atezain gaztea!
#GOGOTEEPTOLOSALA