TEEP TOLOSALA 2-1 ANTIGUOKO KIROL ELKARTEA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko mar. 3a, 15:57

A ze garaipena!

Izugarrizko norgehiagoka larunbatean Uzturpen bizitakoa. Tolosarrak hiru puntuak lortu zituzten Antiguoko taldearen aurka. Egindako partida bikainak Tolosarrak play-off postuetara hurbiltzen ditu.

Tolosarrak oso gogotsu atera ziren kantxara, eta horren isla izan zen partida hasi eta bigarren minutura alboko sake batetik sartu baitzuten gola. Markagailuan aurretik baziren ere bazekiten aurrean talde oso indartsu bat zutela eta ezin zutela inolaz ere defentsako lana alde batera utzi. Norgehiagoka aurrera zihoan heinean, bi taldeek beren aukerak eduki zituzten, baina bai batak eta besteak defentsan egindako lanak minutu batzuetan markagailua mantenduko zuen. Lehen zatia markagailu horrekin itxiko zela zirudien, baina tamalez Antiguoko taldeak lehen zatia amaitzeko minutu baten faltan berdinketako gola sartu zuen. Hain segundo gutxiren faltan jasotako golak mina egin zion etxeko taldeari. Berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira baina bazekiten bigarren zati osoa gelditzen zela lanean jarraitu eta 3 puntuak bilatzeko.

Bigarren zati honetan ere Tolosarrak norgehiagokaren bila atera ziren. Edukitzen ari ziren aukerek eta joko onak norgehiagokaren jaun eta jabe egiten zuen talde Tolosarra eta horrela jarraitu zuten lanean. Aukera gehiago eduki arren, ez genuen eskuratzen gola. Partida amaitzeko hiru minuturen faltan, Iker Lopezek bandatik egindako jokaldiaren ondoren, Jon Euxebik 2-1ekoa sartzea lortu zuen. 3 minutu hauek defentsa lanetan pasa beharko zituztela bazekiten Tolosarrek. Garaipena geroz eta gertuago ikusten bazuten ere defentsa lanetan kontzentratuta egon behar zutela bazekiten. 2-1eko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka. Beste behin hiru puntuak Uzturpen geratu ziren.

Izugarria izan zen Uzturpen bizitakoa. Lortutako garaipenaren zati haundi bat ere, beti bezala, Uzturpera taldea animatzera etorri zen zale bakoitzari esker izan zen. Txalotzekoa da momentu oro norgehiagokan zehar eduki zuten jarrera eta eskainitako berotasuna. Izugarriak zarete! Aipatu beharra dago ere, gure entrenatzaile Jon Kortajarenak, ostegun gauean jokatu beharra zegoen norgehiagoka ere garaitu egin zuela eta hainbeste borrokatutako 3 puntuak etxera eraman zituela, zorionak Tolosalaren izenean Jon!

Hurrengo norgehiagokarako, Tolosarrek Durangora bidaiatu beharko dute Sasikoa Durango taldearen aurka jokatzeko. 3 puntuen bila joango dira mutilak playoff postuetan sinisten jarraitzeko asmoz.

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!