TEEP TOLOSALA 2 - ERABIL GERNIKA F.S. 2

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko ots. 21a, 18:53

Landutako puntua larunbatekoa.

Larunbatean, aurreko aste onaren ondoren, mutilak hiru puntuen bila atera ziren. Partida oso ona egin arren, tamalez, puntu bat besterik ez zuten lortu.

Tolosarrek aurrean, oso indartsua den talde bat zuten eta haien dinamika hori haustekotan atera ziren lehen minututik kantxara. Nahiz eta bi taldeek gol aukerak sortu lehen zatian zehar, talde Gernikarrak lortu zuen gola bakarrik. Defentsan lan oso ona egin zuten Tolosarrek baina lehen zati honetan ezin izan zuten Gernika taldearen atea zulatu. Atsedenaldira beraz atzetik iritsi ziren gure mutilak.

Bigarren zati honetan Tolosarrak gogotsu atera ziren berriro ere, gol aukera gehiago sortzeko asmoz. Bazekiten hiru puntuak lortzeko aukerak egongo zirela, baina horretarako fin egon beharko zutela bai aurrean zein atzean. Bigarren zati honen 9.minutuan Tolosarren 1-1ekoa iritsi zen berehala, Iker Lopezek bandatik botatako jaurtiketa batek defentsa batean ukitu ondoren. Tolosarrak bigarren golaren bila joan ziren jarraian eta baita lortu ere! 13. minutuan, Antton Garrok 2-1koa lortu zuen talde jokaldi on bati amaiera emanez. Lan oso ona egiten ari ziren tolosarrak baina bat-batean, hurrengo minutuan zehazki, kanpoko taldeak 2-2koa lortu zuen. Partida minutu batetik bestera zeharo aldatu zen berriro ere. Etxeko taldeak gol aukerak sortu zituen ondoren Gernikarrek 5eko jokoa atera eta golaren bila joan ziren azken minutuetan… Gauzak horrela, markagailua ez zen aldatu eta amaierara 2-2 iritsi ziren bi taldeak.

Puntuak lortzea garrantzitsua dela badakite mutilek, are gehiago aurkaria gertu egonda sailkapenean. Hala ere, zenbait momentutan garaipena gertu egon zenaren sentsazioa ere izan genuen. Kontuak kontu, berdinketa bi taldeentzat txarra ez delakoan gaude.

Hurrengo norgehiagokan Tolosala taldeak Antiguoko K.E. talde jasoko du Uzturpe frontoian, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan. Edozein aurkariren kontra borrokatzeko gai dela erakutsi dute gure mutilek eta hirugarren sailkatuari dinamika on hori haustekotan aterako dira kantxara.

Partiduro bezala gure harmailak berotzen dituzten zaletuen animoak eta indarrak beharrezkoak izango dira larunbat honetan ere. Anima zaitezte!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Iker Lopez – Hegalekoa

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Iñaki Etxeberria - Atezaina
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Josu Erausquin - Hegalekoa
  • Iker Lopez – Hegalekoa
  • Jon Euxebi Hidalgo - Hegalekoa
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Antton Garro – Pibota ©

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!