C.D. A Lagun Onak 1-5 TEEP Tolosala

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko ots. 15a, 18:37

Aste bikaina! 6tik 6!

Ligako bederatzigarren garaipena Tolosarrentzat larunbatean Galdakaon lortutakoa. Egindako partidu bikainak tolosarrak play off postuetara hurbiltzen ditu.

Hasierako minutuetan partidan sartzea eta jokoan gailentzea kosta bazitzaien ere, pixkanaka beren jokoa egiten hasi eta aukerak edukitzen hasi ziren Tolosarrak. Lehen zatia amaitzear zela, 18. minutuan aurretik jartzea lortu zuten Tolosarrek Asier Yarzak estrategia jokaldi batean sartutako gol bati esker. Lehen zatiak markagailu horrekin amaituko zela zirudien baina defentsan edukitako huts egite baten ondorioz, berdinketa jarri zuten markagailuan etxekoek. 1-1ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira bi taldeak.

Bigarren zati honetan, 3 puntu hauek ateratzeko asmoz, , tolosarrak beste martxa batekin sartu ziren kantxara. Bigarren zatiko 5. minutuan norgehiagokan bigarren aldiz tolosarrak aurreratuko zituen gola sartu zuen, oraingoan Jon Euxebik. Tolosako taldea etxeko taldea baño askoz ere gehiago izan zen minutu hauetan zehar eta Antton Garrok 1-3koa sartzea lortu zuen honen jarraian. Tolosarrek norgehiagoka ixteko zenbait aukera eduki zituzten baina 1-4ekoa ez zen bigarren zatiko 15.minuturaino iritsi.

Etxeko taldeak bosteko jokoa ateratzeko garaian, defentsan akats bat izan eta Unai Alustizak baloia sareratu zuen. Azken gol honen ondoren, norgehiagoka berotzen hasi zen. Etxeko taldeko zenbait jokalari kaleratu zituzten eta Julen Lizaso, tolosarren delegatuari, epaileak bigarren txartel horia atera zion honen ostean.

Etxeko taldea jokalari 1 gutxiagorekin geratu zen, eta norgehiagoka amaitzeko segundo gutxiren faltan, Iñigo Garmendiak partida itxiko zuen 1-5ekoa jarri zuen markagailuan.

Hiru puntu oso garrantzitsu tolosarrentzat larunbatean lortutakoak. Play-off postuak dituzte helburu eta larunbatean lortutako hiru puntu hauek gehiago gerturatzen dute taldea goiko postuetara. Lanean jarraitu beharko dute denboraldi amaieran postu horietara hurbildu eta helburua lortzeko. Hurrengo norgehiagoka, larunbatean izango dute mutilek. Etxeko taldeak, Gernika taldea jasoko du, eguerdiko 12:00etan. Aurkari zaila eta oso gertukoa sailkapenean. Mutilek dena emango dute berriro ere irabazi eta momentu onari jarraipena emateko!

 

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Antton Garro – Pibota
  • Josu Erauskin – Hegalekoa

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Alex Ibañez – Atezaina
  • Asier Yarza – Hegalekoa
  • Iñigo Garmendia – Atzelaria
  • Antton Garro – Pibota
  • Josu Erauskin – Hegalekoa
  • Martin Lakunza – Atzelaria
  • Iker Lacunza – Pibota
  • Iker Lopez – Hegalekoa
  • Unai Alustiza – Atzelaria
  • Jon Eusebi – Hegalekoa
  • Iñaki Etxeberria – Atezaina

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!