Norgehiagoka izugarria atzo Uzturpen izan genuena! Markagailua, Tolosarrek egin zute partida bikainaren isla da. Elorrioko taldea mendean hartu eta hiru puntuak uzturpen geratu ziren beste behin.
Tolosarrek hiru puntuak eskuratu zituzten baina partida ez zen espero bezala hasi, bosgarren minutuan kanpoko taldeak 0-1eko gola sartu baitzuen. Markagailuan azpitik zirelarik, Tolosarrek ez zuten burua jaitsi eta handik bi minutura egindako jokaldi itzel baten ondoren Josu Erauskinek banakoa jarri zuen markagailuan. Bazekiten intentsitate eta gogo horiekin jarraituz gero bigarren gola segituan iritsiko zela eta halaxe izan zen! 13. minutuan Iker Lakunzak atezainak bere hanketa utzitako baloia sareratu zuen. Partida Tolosarren alde zegoen guztiz eta handik bi minutura berriz ere Iker Lakunzak 3-1 ekoa jarri zuen markagailuan. Markagailuan zegoen bi goleko aldearekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zati hasieran, jokoan asko zegoela kontuan izanik, gure mutilak erasora atera ziren berriro ere. Zenbait aukera itzel eduki ondoren 10. minutuan Martin Lakunzak ezker hankarekin sartutako golak txundituta utzi zituen harmailan zeuden zaletu guztiak. Sekulako gola 5 zenbakiak sartutakoa! Ziur gaude urte honetako Puskas galako finalista izango dela atzo gure atzelariak sartutako gola, bozka ezazue gola gure webgunean! Elorrioko taldeak markagailuari buelta eman ahal izateko bosteko jokoa atera zuen segituan. Tolosarrek aldiz, hau oso ondo defenditu eta porteria hutsik zela, Iker Lopezek bere zelaitik emandako ezker boleak 5-1ekoa jarri zuen markagailuan. Partidak amaitutzat zirudien, baina 15 segundoren faltan Iker Lopezek bandan jokaldi itzela egin ondoren, Josu Erauskin bakarrik Ikusi eta norgehiagoka itxiko zuen 6-1ekoa sareratu zuen honek.
Balio asko duen garaipena atzokoa. Tolosarrek hurrengo norgehiagoka larunbatean dute Jarrilleros taldearen aurka. Ea hurrengo hiru puntuak larunbatean lortzen dituzten gure mutilek! Bitartean, lana, lana eta lana!
#GOGOTEEPTOLOSALA
HASIERAKO 5EKOA:
- Alex Ibañez – Atezaina
- Iker Lacunza – Pibota
- Martin Lakunza – Atzelaria
- Josu Erausquin - Hegalekoa
- Iker Lopez – Hegalekoa
PARTIDUKO JOKALARIAK:
- Alex Ibañez – Atezaina
- Iker Lacunza – Pibota
- Martin Lakunza – Atzelaria
- Josu Erausquin - Hegalekoa
- Iker Lopez – Hegalekoa
- Jon Gallurralde – Hegalekoa
- Asier Yarza – Hegalekoa
- Iñigo Garmendia – Atzelaria
- Antton Garro – Pibota ©