AURRERA DE VITORIA ZARAUNA FUTSAL. C.D. 4-1 TEEP TOLOSALA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2022ko urt. 25a, 12:33

Nahi baina ezin.

Larunbatean Tolosarrek Aurrera de Vitoria taldea izan zuten aurkari. Aurreko partiduan Eskoriatza taldearen aurka izugarrizko garaipena lortu ondoren, hurrengo 3 puntuen bila atera ziren mutilak baina tamalez, esku hutsik bueltatu ziren Tolosara.

Aurrean esperientzia handiko taldea genuen. Batez ere defentsan lan handia egin beharreko partida zela jakin bagenekien. Norgehiagoka ez zen espero bezala hasi, partiduko 2.miutuan etxeko taldeak markagailuan aurreratzeko lehen gola lortu baitzuen. Nahiz eta taldeak eraso aukera batzuk izan, etxeko taldeak ere gol aukerak sortu zituen lehenengo zatian zehar.

Atezainek beren lana ondo egin ondoren, lehen zatiko atsedenaldira 1-0eko markagailuarekin iritsi ziren. Tolosarrak, partidan bizirik zeudela jakinda, markagailuari buelta ematekotan aterako ziren bigarren zati hasieratik.

2.zati honen hasiera, lehen zatian egindakoarekin alderatuz, oso ona izan zen. Talde tolosarrak beren lehen gola gertu izan zuen minutu askotan. Jokoa hobetzen joan zen eta Gasteiztarrak oso atzean sartu genituen minutu askotan zehar. Halako batean, etxeko taldearen arean, atezainak Tolosalako jokalari bati falta egin eta epaileak penaltia adierazi zuen. Norgehiagokan sartzeko aukera paregabea zen Tolosarrentzat baina atezainak egin zuen geldiketak 1-0ekoa mantenduko zuen markagailuan. 2.zatiko 11. minutuan, etxeko taldeak 2.gola sartu. Tolosarrek partidari buelta eman nahi zioten, eta 5eko jokoa ateratzeko momentua iritsi zen. Zenbait aukera egin ondoren, Antton Garrok 2-1koa lortu zuen. Poztasunak oso gutxi iraun zuen, hurrengo jokaldian etxeko taldeak 3-1ekoa sartu baitzuen, eta handik minutu batera, norgehiagoka itxiko zuen 4-1ekoa.

Aurreko partidako garaipenari jarraipena eman nahi izan zion taldeak, baina larunbateko partidan ez ziren fin egon gure mutilak. Lan ona egin zuten arren, ezin izan ginen hiru puntuekin bueltatu Tolosara.

Asteazken honetan Tolosarrek atzeratutako 14.jardunaldia jokatuko dute. Elorrioko taldea jasoko dute Uzturpe frontoian, 20:30 etan. Horretaz gain, larunbatean Jarrilleros taldeari egingo diogu bisita, arratsaldeko 15:30 etan. Gogoz gainezka hartzen dugu astea, bi garaipen lortzeak izugarrizko indarra emango digulako.

#GOGOTEEPTOLOSALA

 

HASIERAKO 5EKOA

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Pibota – Antton Garro
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde
  • Hegalekoa – Ioritz Otamendi

 

PARTIDUKO JOKALARIAK:

  • Atezaina- Alex Ibañez
  • Atzelaria – Martin Lakunza
  • Pibota – Antton Garro (c)
  • Hegalekoa – Jon Gallurralde
  • Hegalekoa – Ioritz Otamendi
  • Hegalekoa  – Iker Lopez
  • Hegalekoa – Asier Yarza
  • Hegalekoa – Josu Erausquin
  • Atzelaria – Iñigo Garmendia
  • Pibota – Iker Lacunza

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!